INMA ASKATU!

Gaur maiatzak 19 Herrirak nazio mailan herri eta auzoetako plazak betetzeko egin duen deialdiaren barruan, Bilboko Santutxu auzoan Karmelo plazan goizeko 11:30etan kontzentrazioa burutu da. Ostean, Santutxuko auzokidea den Inma Berriozabalen egoeraren berri eman dugu eta bere askatasuna eta gaixorik dauden preso guztien askatasuna eskatzeko sortu den plataforma aurkeztu da.

Bertan irakurritako Dokumentuak PDF formatuan

GOAZEN PLAZARA eusk

GOAZEN PLAZARA gazt

                                                   —————————————————-

 Inma Berriozabal euskal preso politikoa, Santutxuko auzokidea, oso gaixorik egon arren, A Lamako espetxean dago oraindik (Galizian) eta 92. artikuluaren aplikazioa ukatu egin zaio. Artikulu honen bidez, espainiar legeriaren arabera, Inma etxean egon beharko litzateke.

Nazio mailan herri eta auzoetako plazak betetzeko egin den deialdiaren barruan, Santutxuko auzokideei dei egin nahi diegu maiatzaren 19an Goizeko 11:30etan Karmelo plazara joatera, Inma eta euskal preso politiko guztien eskubideak aldarrikatzeko.

  

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1